EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 27 mayo 2009 18:55

BILBO, 27 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar tenperaturak goranzko bideari eutsiko dio, eta termometroak 20 gradutik gora iritsiko dira, batez ere barnealdean.

Giro eguzkitsua gailenduko da, itsasertzetik gertu hodei bakan batzuk agertu daitezkeen arren. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da, baina eguzkiaren lanari esker azkar batean desagertuko da.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, eguerdi partean ipar-ekialdekoa nagusituz, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15,5-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da bihar. Itsasgorak 6:09an eta 18:29an izango dira, eta itsasbehera, 12:04an.