EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 23 junio 2009 17:37

BILBO, 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar bero egingo du barnealdean. Zeruak hodei gutxirekin jarraituko du; arratsaldean berriz, bero-hodei batzuk sortuko dira barnealdean, mendi inguruetan bereziki, baina ez dute garrantzizko ondoriorik ekarriko.

Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta kostaldean brisa sartuko da. Tenperatura maximoak 28-30 graduren bueltan kokatuko dira barnealdean eta 25 gradutik hurbil kostaldean.

Itsasoan, goizaldean ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta goizean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 4:17an eta 16:35ean izango dira, eta itsasbeherak, 10:14an eta 22:51n.