EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 5 agosto 2009 19:04

BILBO, 5 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro nahasiagoa izango da, hodei gehiagorekin eta zaparradaren bat botatzeko arriskuarekin.

Dena den, ordu askotan giro atsegina izango da, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta tenperatura jaitsi arren balio goxoak izango dira. Arratsaldean zehar laino trinkoagoak sartuko dira eta orduan euria egiteko aukera handituko da. Trumoi-ekaitzak bota ditzake.

Itsasoan, ipar-osagaiko haizeak, 3ko indarrarekin eta iparraldean 4ko tarteekin, itsaskirria eragingo du, eta ipar partean itsaskiko guneak izango dira. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 3:39an eta 15:50ean izango dira, eta itsasbeherak, 9:30an eta 22:00etan.