Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/11/2009 17:17
EUSKADI

Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguerdian fronte bero batek euria utziko digu. Goizaldean euririk egingo ez duen arren, goizetik aurrera euritara joko du berriro, bereziki egunaren erdiko orduetan, eta erruz egingo du gainera.

   Haizea mendebal/hego-mendebaltik ipar-mendebaldera aldatuko da eta bolada zakarrak izango dira. Tenperatura maximoak gaurkoak baino 2-3 gradu altuagoak izango dira.

   Itsasoan hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, hiruko indarrarekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzeko lekuetan itsaskirria. Eguerditik aurrera mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta bosteko indarra hartuko du; orduan itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metroko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 9:31n eta 22:24an izango dira, eta itsasbeherak, 2:55ean eta 15:52an.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.