EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 14 enero 2010 18:26

BILBO, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar arratsalderako giroak hobera egingo du eta ostarteak nagusituko dira. Hala ere, zeru goibelarekin eta giro bustiarekin argituko da eguna, baina goizean zehar atertu eta hodeitza saretuz joango da.

Arratsalderako urdingune ederrak irekiko dira, eta erdi mailako hodei eta goi-hodei zuriekin tartekatuko dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, hego ukituarekin. Gauean termometroak koska bat behera egingo du eta maximoek berriz, bere horretan jarraituko dute.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, mendebaldekoa nagusi izanik, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Egunaren bigarren partean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta itsaskirria gainontzeko lekuetan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da etra ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 3:23an eta 15:52an izango dira, eta itsasbeherak, 9:44an eta 21:36an.