EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 18 enero 2010 18:34

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, biharko lehenengo partean hego-haizea zakar ibiliko da eta, zerua ilun egongo den arren, Ebro bailaran baino ez du euririk egingo. Eguerdi partean ateri eutsiko dio pixka batean, baina orduan haizea mendebaldera eta ipar-mendebaldera aldatuko da; kostaldean indartu egingo da gainera aldaketaren unean.

Arratsaldean eta gauean eguraldi euritsuagoa espero da, baina orduan zaparradarik handienak iparraldean botako ditu. Dena den, ez du euri asko egingo. Azken orduetan mendebaldean atertu egingo du, haizeak hegoaldera egiten duen heinean. Tenperatura maximoak apenas aldatuko diren, baina minimoek gora egingo dute, hego-haizea aurreko egunetan baino biziago ibiliko baita goizaldean.

Itsasoan, goizean goiz hego-osagaiko haizea ibiliko da, eta 4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta egunaren amaieran, hego-mendebaldeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 5:41ean eta 18:08anm izango dira, eta itsasbehera, 11:54an.