EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 12 febrero 2010 17:16

BILBO, 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar hotz handia egingo du. Hodeiek zerua estaliko dute, eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da.

Gauzak horrela, tenperaturan ez da aldaketa handirik gertatuko eta botatzen duen prezipitazio urria mendebaldean pilatuko da batez ere. Beraz, asteburuko lehen egunean eguraldian ez dugu desberdintasun handirik sumatuko.

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 3:10ean eta 15:37an izango dira, eta itsasbeherak, 9:30etan eta 21:20an.

IGANDEA

Igande arratsaldean hoberako bidean hasiko da eguraldia. Goiz partean zerua lainotuta egongo da oraindik ere, eta mendebaldean bereziki prezipitazioa egingo du. Arratsaldean atertu eta ostarteak zabaltzen hasiko dira.

Tenperatura maximoak zertxobait igoko dira baina, hala ere, elur-maila 100 metrora kokatuko da egunaren lehen partean. Iluntzetik aurrera tenperatura asko jaitsiko da eta izotz handia botako du hainbat tokitan.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 3:43an eta 16:07an izango dira, eta itsasbeherak, 10:00etan eta 21:49an.