EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 24 febrero 2010 18:37

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta hegoaldeko haizeak tenperatura igoaraziko du; kostaldean termometroak 20 gradura iritsiko dira eguerdi partean.

Arratsaldean, aldiz, giroa aldatu egingo da, fronte hotz batek zaparradak utziko ditu eta trumoi-ekaitzak jo dezake punturen batean. Haizeak berriz, hegoaldetik joko du, haize-bolada gogorrekin.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin; arratsaldeean ahuldu eta 3ko indarrarekin ibiliko da. Egunaren azken orduetan haizea berriro zakartuz joango da 4ko eta 4ko indarra hartuko du. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria, itsaskiko guneekin.

Mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean, eta goizean jaitsi eta 1,5 -2 metro ingurukoak izango dira.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 12:45ean izango da, eta

itsasbeherak, 6:29an eta 18:43an.