EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 27 febrero 2009 8:03

BILBO, 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguraldiak ez du aldaketarik izango eta eguzkitsu mantenduko da. Goizaldeko tenperatura hotza izango da berriro eta barnealdeko zenbait lekutan lainoguneak sortuko dira.

Goizean goiz, eta eguzkiari esker, laino horiek desagertu eta tenperatura igo egingo da. Tenperatura maximo epelak espero dira, 14-15 gradu ingurukoak, eta ekialdeko haize ahula ibiliko da.

Itsasoan, ekialdeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperarura 11 gradukoa da eta ikus-eremua 10 kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 16:57an izango da, eta itsasbeherak, 10:47an eta 23:01ean.