EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 6 marzo 2009 8:02

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur tenperaturak gora egingo du, baina giro bustiarekin jarraituko dugu. Zerua estalita egongo da eta euria egingo du, goizean ugariago.

Elurra 600 metrotik gora egongo da goizean goiz, baina egunak aurrera egin ahala tenperatura igo, eta berarekin batera elur-maila ere, gauean 1.000 metroak gaindituz. Iparraldeko haize bizia ibiliko da eta ziertzoak gogor segituko du.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea 4-5eko indarrarekin ibiliko da goizean eta azken orduetan; arratsaldean baretu egingo da 2-3ko indarra hartuz. Itsaskia edo itsaski handia eragingo du eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 metroko olatuak altxatuko ditu hasieran, gauean 2-2,5 metrora jaitsiz.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua kilometro batetik beherakoa izango da. Itsasgora 11:33an izango da, eta itsasbehera 17:28an.