EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 17 marzo 2009 8:03

BILBO, 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giroak ildo beretik jarraituko du. Giro eguzkitsua nagusituko da eta hego-ekialdeko haizeari esker termometroak gora egingo du, bereziki kosta partean; bertan 20 graduren muga gainditu dezake. Hotzetik hasiko dugu eguna, izozte ahulekin barnealdeko bazterretan eta behe-lainoarekin bailaretan.

Itsasoan, eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du lehenengo bi milietan eta itsaskirria edo itsaskia gainontzekoetan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 7:03an eta 19:26an izango dira, eta itsasbehera 13:13an.