EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 20 marzo 2009 7:03

BILBO, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur aldaketa gutxi izango da, eta zerua hodei gutxirekin izango da berriz.

Aldaketa tenperaturan nabarituko dugu, jaitsi egingo baita, giroa zertxobait freskatuz. Halaxe, barnealdeko hainbat puntutan izozteak izango dira. Tenperatura epelenak atsegin mantenduko dira, 18-20 graduren bueltan.

Itsasoan, ekialdeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradu ingurukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 11:10ean eta 23:31n izango dira, eta itsasbehera 17:13an.