EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 25 marzo 2009 8:02

BILBO, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro eguzkitsu eta egonkorra gailenduko da. Eguraldi lasai eta argia espero da, goi eta erdi mailako hodeiak agertuko diren arren, batez ere arratsaldean. Hala ere kosta partean, iparraldeko haizean bultzatuta hodei batzuk pilatu daitezke, egunaren amaieran.

Goizean goiz giro hotza izango da berriro, eta barnealdeko eremu askotan termometroak izotz punturaino jaitsiko dira. Eguerdi partean, ordea, termometroak gorago kokatuko dira, 15 graduren bueltan.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, mendebaldekoa nagusituz, 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, 3ko indarrarekin, 4ko tarteekin. Itsaskirria eragingo du, arratsaldean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 14:55ean izango da, eta itsasbeherak 8:44an eta 20:57an.