EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 27 marzo 2009 8:03

BILBO, 27 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguna zeru garbiarekin hasiko dugu lurralde osoan. Goiza hotza izango da eta Araba eta Nafarroako zenbait tokitan izozteak izango dira.

Arratsaldetik aurrera, berriz, aldaketak igarriko dira: kostaldera hodeiak iristen hasiko dira eta haizea iparraldetik finkatuko da. Hala ere, goizaldera arte ez da bustitzen hasiko. Eguerdi aldean tenperaturak atsegina izaten jarraituko du.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, 3ko indarrarekin eta azken orduetan zakartu egingo da 4ko indarra hartuz. Itsaskirria eragingo du eta eguneko azken orduetan itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metroko olatuak altxatuko ditu, bukaeran 1,5 metrokoak.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da bihar. Itsasgora 15:57an izango dira, eta itsasbeherak, 9:46an eta 22:02an.