EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 7 abril 2009 9:02

BILBO, 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro hotza eta euri kontuekin emango diogu hasiera egunari. Goiza, ipar isurialdean batez ere, euritsua izango da oraindik. Hala ere, arratsaldean atertze aldera egingo du, ostarteak zabalduz.

Elur-kota 1.100-1.200 metro inguruan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka bizi samar, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura freskatu egingo da nabarmen.

Itsasoan, ipar-mendebaldeko haizeak, 4ko indarrarekin, itsaskia eragingo du, eta arratsaldean baretu eta 3ko indarra hartuko du, itsaskirria eraginez. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak hasieran metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu, pixkanaka handituz joango dira egunaren amaieran 1,5-2 metroko olatuak altxatu arte.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da bihar. Itsasgora 14:09an izango da, eta itsasbeherak, 7:53an eta 20:04an.