EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 15 abril 2009 7:03

BILBO, 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur etengabeko euria espero ez bada ere, tarteka zaparradak izango dira oraindik. Atmosferako ezegonkortasunak zaparrada trumoitsuak eragin ditzake, arratsalde partean batez ere.

Zeruan hodeiak nagusi izango diren arren, tarteka ostarteak izango dira. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero, eta elur maila 1.300-1.500 metrora kokatuko da.

Itsasoan, norabide aldakorreko haizeak, 2-3ko indarrarekin, itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Goizean zehar mendebaldera aldatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean egongo da gaur. Itsasgora 18:57an izango da, eta itsasbehera, 12:43an.