EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 7 mayo 2009 9:03

BILBO, 7 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguraldi nahasia izango dugu. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak epel puntu atsegina lortuko du. Arratsaldean, berriz, haizeak iparraldera egingo du.

Egunak aurrera egin ahala, hodeiak gehitu egingo dira eta ostarteak tartekatuko diren arren, zenbait momentutan hodei lodiagoak iritsiko dira, ilundu egingo da zerua eta zertxobait bustiko du. Ekaitzak jotzeko arriskua areagotu egingo da.

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da gaur. Itsasgora 14:21ean izango da, eta itsasbeherak, 8:06an eta 20:20an.