EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 12 mayo 2009 9:03

BILBO, 12 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur udaberri sasoiko eguraldia izango dugu, eta goizean hodei gutxi eta giro atseginaz gozatuko dugu. Arratsaldean, berriz, hodeiak ugarituko dira eta zaparradaren bat edo beste bota dezake, aukera handiagoz lurraldearen ekialdean.

Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, eta arratsaldean mendebaldera egingo du. Tenperatura atzo izandakoa baino gradu pare bat baxuagoa izango da.

Itsasoan, hegoaldeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaso kizkurra eragingo du lehenengo bi milietan eta itsaskirria edo itsaskia gainontzekoetan. Goizean ipar-mendebaldera aldatuko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirria sortuko du itsaskiko guneekin. Arratsalde-gau partean aldakorrera aldatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da gaur. Itsasgora 17:16an izango da, eta itsasbeherak, 11:05ean eta 23:32an.