EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 19 mayo 2009 9:03

BILBO, 19 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguraldiak ez du aldaketa handirik jasango. Goizaldean eta egunaren amaieran zerua hodeitsu agertuko da berriro eta Kantauri isurialdean euria ere egin dezake.

Gainotzeko orduetan zerua hodei gutxirekin egongo da eta eguzkiak tenperatura igoaraziko du, 20 gradu ingururaino berriro, eta barnealdeko zenbait lekutan gorago.

Itsasoan iparraldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da gaur. Itsasgorak 11:24an eta 23:40an izango dira, eta itsasbehera, 17:26an.