EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 28 mayo 2009 9:03

BILBO, 28 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur tenperaturak goranzko bideari eutsiko dio, eta termometroak 20 gradutik gora iritsiko dira, batez ere barnealdean.

Giro eguzkitsua gailenduko da, itsasertzetik gertu hodei bakan batzuk agertu daitezkeen arren. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da, baina eguzkiaren lanari esker azkar batean desagertuko da.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, eguerdi partean ipar-ekialdekoa nagusituz, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15,5-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da gaur. Lehenengo itsasgora 6:09an izan da eta hurrengoa 18:29an izango da; itsasbehera 12:04an izango da.