EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 2 junio 2009 9:02

BILBO, 2 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmen Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguzkipean igaroko dugu eguna. Arratsaldean barnealdean sortuko diren bero-hodeiak salbu, gainontzean zerua garbi mantenduko da.

Haizeak arratsaldean ipar-ekialdetik joko du, eta tenperatura maximoak 23 graduren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 25-27 gradu inguruan barnealdean.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin. Goizean iparraldetik finkatuko da 2-3ko indarrarekin, ipar-ekialdekoa nagusituz, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da gaur. Itsasgorak 11:29an eta 23:55ean izango dira, eta, lehenengo itsasbehera 5:04an izan den bitartean, hurrengoa 17:23an izango da.