EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 5 junio 2009 9:03

BILBO, 5 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, tenperatura nabarmen jaitsiko da gaur. Eguneko tenperatura altuenak 5 gradu inguru jaitsi daitezke aurreko eguneko balioekin alderatuz, eta 20 graduren azpitik geldituko dira ia lurralde osoan.

Giro nahasia izango da, zerua hodeitsu agertuko da eta tarteka zaparradak botako ditu, bereziki barnealdean, eta trumoi zaparradak ere izan daitezke. Haize mendebal/ipar-mendebaldetik ibiliko da eta itsasertzean tarteka ufada gogorrak izango dira.

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean egongo da gaur. Lehenengo itsasgorak 1:39an izan da, eta hurrengoa 13:57an izango da; itsasbeherak 7:40an eta 20:01ean izango dira.