EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 9 junio 2009 9:03

BILBO, 9 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hegoaldeko haizearekin jarraituko dugu. Tenperatura apur bat beherago geratuko da kostaldean eta barnealdean, berriz, ez du aldaketarik pairatuko.

Egunaren lehen partean hodeiak saretuago egongo dira eta ostarteak zabalduko dira. Arratsaldean hodeiak areagotu egingo dira eta han-hemenka euri langarra egin lezake.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, 3ko indarraz. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoan itsaskirria edo itsaskia. Arratsaldean itsaskia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eguerdi aldera 1,5-2 metro inguruan kokatuko da.

Uraren tenperatura 18-19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da gaur. Lehenengo itsasgora 4:14an izan da, eta hurrengoa 16:26an izango da; itsasbeherak 10:14an eta 22:40an izango dira.