EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 22 julio 2009 9:02

BILBO, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur goi-hodeiek eta erdi mailako hodeiek zerua tarteka hodeitsu utziko dute, batez ere arratsaldetik aurrera. Tenperatura minimoak eta maximoak beroak jarraituko dute izaten, zertxobait jaitsiko diren arren.

Barnealdean hegoaldeko haize ibiliko da egun osoz. Kostaldean, aldiz, arratsaldean ipar-mendebaldeko haize freskoagoa iritsiko da baina aldaketa horretan, kostaldean, zakartu egin daiteke. Gainera, eguna amaitu aurretik zaparrada-trumoitsuak izango ditugu.

Itsasoan, goizean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin; itsaso kizkurra izango da lehen bi milietan eta itsaskirria edo itsaskia gainontzekoetan. Eguerdian ipar-mendebaldera aldatuko da eta posible da aldaketaren unean haizeak 5-6ko indarra hartzea. Orduan itsaskirria edo itsaskia izango da, eta posible da itsaski handiko guneak izatea. Mendebal-ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 15:35ean izango da, eta itsasbeherak, 9:14an eta 21:50ean.