EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 23 julio 2009 9:03

BILBO, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, tenperaturak beheranzko bidean jarraituko du gaur, aurreko egunetako bero astuna aldera batera utzita. Egunaren lehen partean, hego-osagaiko haize bizia iritsiko da; hortaz, gaua epela izango da berriro. Arratsaldean ipar-mendebaldetik sartuko da haizea eta freskatu egingo du.

Fronte hotz batek zaparrada trumoitsuak utziko ditu eguneko lehen orduetan. Egunaren gainontzekoan giro lasaiagoa izango da, eta hodeien tartetik urdingune zabalak ikusi ahala izango dira.

Itsasoan, goizean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du lehen bi miliatan eta itsaskirria edo itsaskia gainontzekoetan. Eguerditik aurrera haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta posible da aldaketaren unean haizeak 5-6ko indarra hartzea; hala balitz, itsaskia edo itsaski handia egongo da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean egongo da. Itsasgora 16:23an izango da, eta itsasbeherak, 10:02an eta 22:37an.