EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 4 agosto 2009 9:03

BILBO, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bero kontuak izango dira gaur. Goizean goizetik eguzki giroan murgilduko da eguna, goi-hodei eta erdi mailako hodei batzuk salbu.

Kostaldean brisa sartuko da eta termometroak ez du 30 graduko muga gaindituko. Barnealdean, aldiz, 30 gradutik gora helduko dira tenperatura beroenak. Arratsaldean bero-hodei batzuk agertuko dira baina ez dute bestelako ondoriorik eragingo.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Eguerdi aldera ipar-ekialdekoa nagusitu eta zakartu egingo da 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 14:44an izango da, eta itsasbeherak, 8:31n eta 20:57an.