EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 11 agosto 2009 9:03

BILBO, 11 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguraldia guztiz egonkortuko da. Ipar partean oraindik hodei ugari izango dira goizean. Eguerditik aurrera urdiguneak gero eta zabalagoak izango dira. Hegoaldean, aldiz, eguzki giroa gailenduko da egunaren gehiengoan. Tenperaturak gora egingo du eta maximoak 24-27 gradu parera iritsiko dira, indar handirik gabeko iparraldeko haizearen laguntzaz.

Itsasoan, ipar-osagaiko haizeak, 2-3ko indarrarekin, itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Arratsaldean zakartu egingo da, eta itsaskirria eragingo du, iparraldean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da gaur. Itsasgora 18:34an izango da, eta itsasbehera, 12:19an.