EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 12 agosto 2009 9:05

BILBO, 12 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur antizikloia eta ipar haize ahula izango dira nagusi. Eguneko lehen eta azken orduetan behe-hodeiak nagusituko dira Kantauri isurialdean eta eguerdi aldera ostarte politak zabalduko dira. Hegoaldean zerua hodei gutxirekin egongo da. Tenperatura maximoak goranzko joerarekin segituko du, eta oraingoan gradu pare bat igoko da.

Itsasoan, goizean goiz haizea aldakor ibiliko da, 2ko indarrarekin. Eguerdian ipar/ipar-ekialdekoa gelditu eta zakartu egingo da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 19:15ean izango da, eta itsasbehera, 13:00etan.