EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 5 enero 2010 8:03

BILBO, 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, itsasaldeko haizearekin, giro hezea eta tenperaturak behera egingo du. Zerua ilun agertuko da eta tarteka euria egingo du, bereziki goizaldean eta goizean zehar.

Tenperatuari dagokionez, ipar-osagaiko haizearekin eguneko beroenak 5-9 gradu artean geldituko dira, eta goizean emango dira; eguerditik aurrera giroa nabarmen hoztuz joango da eta elur-maila jaitsiz joango da. Eguerdi partean 800 metroren bueltan kokatuko da elur-kota eta egunaren azken orduetarako 500 metroren azpitik ere zuritu dezake.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin. Egunaren lehenengo partean ipar-ekialdekoa nagusituko da, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgora 19:09an izango da, eta itsasbehera, 12:50ean.