EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 7 enero 2010 8:03

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, elur-kotak behera egingo du gaur. Hala ere, barnealdean termometroak zeropetik daudela esnatuko da eguna, eta izotza botako du.

Goizeko lehen orduetan elur-zaparradak botako ditu eta 300-400 metrora zurituko du; goizean zehar 200 metro ingurura jaitsiko da elur-maila, eta egunaren bigarren partean maila baxuagotan ere zuritu dezake. Ipar partean, trumoi-ekaitzak jo eta txingorra ere bota dezake. Haizea iparraldetik, eta termometroak 0-5 graduren bueltan geldituko dira.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta itsaskia eragingo du. Eguerdian ipar-ekialdera aldatu eta zakartu egingo da, 4-5eko indarrarekin, eta arratsaldean 6ko tarteekin; orduan, itsaskia edo itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 8:20an eta 21:02an izango dira, eta itsasbehera, 14:44an.