EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 20 enero 2010 8:03

BILBO, 20 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur mendebal eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta horregatik zeruak ilun jarraituko du eta euria egingo du, batez ere goizean goiz eta arratsaldean.

Eguerditik aurrera haizea zakartu egingo da nabarmen eta kostaldean tarteka gogor joko du. Tenperatura gradu pare bat freskoagoa izango da eta barnealdeako zenbait lekutan egunsentian giro hotza espero da.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, 5eko tarteekin eta 6ko boladekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu goizean, eta arratsaldean handitu eta 1,5-2 metro ingurukoak izango dira.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 18:42an izango da, eta itsasbehera, 12:26an.