EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 12 febrero 2010 8:03

BILBO, 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragapenaren arabera, gaur izotza botako du baita ere. Tenperatura zertxobait gehiago jaitsiko da baina, oro har, ez da aldaketa handirik sumatuko. Elur-kota oso behean egongo da, baina atzo baino askoz gutxiago botako du eta gainera arratsaldean atertu egingo du. Zerua lainotuta egongo da eta ipar-ekialdeko haize hotza ibiliko da.

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran, egunean zehar jaitsiz joango delarik eta 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu azkenean.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 15:04an izango da, eta itsasbeherak, 8:56an eta 20:49an.