EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 18 febrero 2010 8:03

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hasieran barnealdean izotz txikia egingo du eta laino apur bat sortuko da, baina gainontzeko orduetan giro eguzkitsua eta epela espero dugu.

Kostaldean tenperatura maximoak 13 gradu ingururaino igo eta barnealdean 7-11 gradu artean egongo dira. Haizea ahul ibiliko da, eta goizean hego-mendebaldekoa nagusituko da.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean baretu eta 2ko indarra hartuko du. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, gainontzeko lekuetan itsaskirria edo itsaskia; arratsaldetik aurrera itsaso kizkurra izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 18:07an izango da, eta itsasbehera, 11:54an.