EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 3 marzo 2010 8:03

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur euri pixka bat egingo du. Zerua estalita egongo da ia egun osoz eta euria egingo du tarteka, bereziki barnealdean. Tenperatura minimoak igo egingo dira eta maximoak jaitsi, 10 eta 14 gradu artean kokatuz. Haizea ahul ibiliko da; hego ukitua izango du goizean eta iparrekoa arratsaldean.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, egunaren lehen partean. Lehen bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainerakoan itsaskirria. Arratsaldean haizea iparraldera aldatuko da, 2-3ko indarra izango du eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 17:32an izango da, eta itsasbeherak, 11:21ean eta 23:42an.