EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 5 marzo 2010 8:03

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur argitzera egingo du. Egunaren lehen partean hodeiak izango dira oraindik nagusi eta goizaldeko ordu txikitan euri langarra egin dezake Kantauri isurialdean. Elur-maila, oraindik, 1.000 metrotik behera egongo da, baina oso prezipitazio gutxi espero dugu.

Arratsaldean giroa arintzen joango da, hodeitza zulatu eta pixkanaka urdinguneek gero eta zabalera gehiago hartuko dute. Ipar-ekialdeko haize fina nahiko bizi ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du berriro, bereziki minimoak.

Itsasoan ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 4-5ko indarrarekin eta 6ko tarteekin mendebaldean, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du eta itsaso zakarreko guneak mendebaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 18:54an izango da, eta itsasbehera, 12:45ean.