EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 17 marzo 2010 8:03

BILBO 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur ez da aldaketa handirik espero. Giroa eguzkitsua izango da berriro ere. Goizean goiz laino apur bat sortuko da. Hego-haizea bizitu egingo da eta tenperatura maximoek udaberriko itxura hartuko dute beste behingoz. Tenperatura minimoek gora egingo dute eta Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan baino ez du izotzik egingo.

Itsasoan hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta arratsaldean 5eko tarteekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta metro batekoak egunaren bukaeran.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 16:35 izango da, eta itsasbeherak, 10:28an eta 22:44an.

Contenido patrocinado