EUSKADI.-Euskalmetern astebururako eguraldiaren iragarpena

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 18 marzo 2010 18:14

BILBO 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar zerua hodeitsu egongo da eta han-hemenka euri txikia egingo du, batez ere barnealdean. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik izango, eta maximoak gutxi igoko dira.

Larunbatean ere zerua hodeitsu egongo da, eta noizbehinka euri txikia egiteko aukera txikia izango da. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira; maximoetan, ez da aldaketarik izango.

Igandean ere zerua hodeitsu egongo da, eta tarteka oso hodeitsu. Gauean partez hodeitua geratzeko joera edukiko du. Euri txikia egingo du, eta Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertaina. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean; arratsaldetik aurrera haizea aldakor eta ahul ibiliko da. Tenperatura

minimoak gutxi edo nahiko jaitsiko dira, eta maximoak nabarmen.

ITSASOA

Itsasoan, bihar hegoaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin. Egunaren bigarren partean zakartu egingo da eta 5eko indarra hartuko du. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:17an eta 17:36an izango dira, eta itsasbeherak, 11:24an eta 23:40an.

Larunbatean ere hegoaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:50ean eta 18:09an izango dira, eta itsasbehera, 11:56an.

Contenido patrocinado