EUSKADI.-Eusko Ikaskuntzak 13 lankidetza hitzarmen berri sinatu zituen 2008an Euskal Herriko beste horrenbeste udalekin

Actualizado: miércoles, 18 febrero 2009 13:09

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Ikaskuntzak 13 lankidetza hitzarmen berri izenpetu zituen 2008. urtean zehar Euskal Herriko beste horrenbeste udalekin: sei Nafarroan, bost Bizkaian, bat Gipuzkoan eta beste bat Araban. Horrela, dagoeneko horrelako 96 hitzarmen sinatu ditu erakundeak era guztietako jarduerak gauzatzeko.

Eusko Ikaskuntzako iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez, sinaturiko hitzarmenez gain, joan den urtean 29 ekintza egin eta 20 abiarazi ziren. Aipatutako 49 jarduerak era ezberdinekoak izan ziren, hots, zortzi hitzaldi eta jardunaldi, lau artxibo-lan, 14 ikerlan, bederatzi argitalpen, hiru aholkularitza, kontzertu bat, bost digitalizazio, lau transkripzio eta gai historiko batean oinarrituriko antzezlan bat.

Halaber, ikertzaileak eta kolaboratzaileak 104 izan ziren iaz -hiru laurden Eusko Ikaskuntzako kideak-, eta laguntzaileak, berriz, ondoko guztiak: udaletako eta kultur elkarteetako teknikari eta solaskideak; lurralde presidenteordetzak eta Eusko Ikaskuntzak Musika, Folklore, Historia eta Antropologia sailak; argitalpen eta zientzia departamentuak; Erdi Aroko Dokumentu Iturrien taldea eta Euskomedia Fundazioa.