EUSKADI.-Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak "Gaurko Eleberria" hitzaldi zikloa antolatu dute Gasteizen

Actualizado: lunes, 2 marzo 2009 14:57

GASTEIZ, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) hitzaldi ziklo bat antolatu dute Gasteizen, "Gaurko Eleberria" gaitzat hartuta.

Antolatzaileek azaldu dutenez, lau hitzaldi izango dira, denak euskaraz, idazle eta Euskal Literaturan espezialista direnen eskutik. EHUko Gasteizko Letren Fakultatean izango dira mintzaldiak, asteazken honetan hasi eta maiatzaren 6ra bitartean, 10:30etatik aurrera.

Lehenengo hitzaldia asteazken honetan izango da, Juanjo Olasagarreren eskutik, "T Tragedia, T Teresa" izenburupean; martxoaren 18an Kirmen Uribe ariko da, "Kontatzeko modu berriak" gaiaz; apirilaren 22an Iñigo Aranbarri izango da protagonista, "Oroimenaren ura" hitzaldiarekin; azkenik, maiatzaren 6an Anjel Lertxundik bukatuko du zikloa, "Nobela eta generoa" gaitzat hartuta.