Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 10/03/2010 18:01
Eusko Ikaskuntzako Antropologia eta Etnografia Sailak Elikadura, Nutrizio eta Osasunaren IV. Jardunaldiak antolatu ditu Bilbon, ostiral eta larunbaterako. Zenbait herrialdetako ikerlarien parte-hartzearekin herrialde garaikideetako elikaduraren inguruko ikerketa antropologikoen egungo egoera aztertu nahi da.
Antolakuntzako iturriek gaur jakinarazi dutenez, jardunaldien baitan tratu berezia izango dute globalizazioarekin harremana duten alderdiek, elikadurak eta honen eraginek.
Jardunaldien baitan 27th International Meeting ICAF (International Commission on the Anthropology of Food) delakoa ere izango da. Topaketak EHUko Miguel de Unamuno y Jugo ikastetxe nagusian izango dira, Bilbon.