EUSKADI.-Eusko Jaurlaritza eta elikagaigintzako bost euskal enpresa Dubaiko Gulfood Azokan izango dira otsailaren 21etik 24ra

Actualizado: viernes, 19 febrero 2010 14:26

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Elikadura eta Arrantza Sailak eta elikagaigintzaren bost euskal enpresek otsailaren 21etik 24ra arte Dubain izango den Gulfood Azokan parte hartuko dute.

Bisitaren helburua euskal enpresak merkatu arabiarra ezagutu eta inportadore arabiarrekin harremanetan jartzea da, euskal elikagai-industria sustatzeko eta nazioarte mailan erreferentzi bezala sendotzeko asmoz.

Azoka otsailaren 22an eta 23an bisitatuko du euskal ordezakaritzak, Arabiar Emirerri Batuetako elikagai-merkatua eta honek eskatzen dituen produktuak ezagutu eta finean merkatu honetan sartzeko posibilitateak aztertzeko. Donibane Fish, Izkiña-Geltoki, Hijos de Jose Serrats, Kaiku Internacional eta Zizzo Billante dira Dubain izango diren euskal enpresak.

Gulfood Azoka, elikagaig9ntzaren merkatuari deritzonez, parte-hartze garrantzitsuko eta estrategi handiko azoka bihurtu da. Gaur egun, Arabiar Emirerri Batuak, hazkunde ekonomiko handiko herrialdea izateaz aparte, kalitate handidun elikagaien kontsumitzaile garrantzitsua da, eta azoka hau "abagune aproposa" da arabiar lurralde ezberdinetako inportadoreekin kontaktu komertzialak ezartzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Elikadura eta Arrantza Saileko iturriek adierazi duenez.