GASTEIZ 16 Mar. (EUROPA PRESS) -
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak Kutxarekin eta Adegirekin lankidetza hitzarmen bat sinatzea baimendu du gaur, gazte tituludunak prestakuntza-programen bidez Gipuzkoako enpresetan laneratzeko. Programak 255.000 euroko kostua izango du, eta horietatik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 150.000 euroko gehienezko kopurua jarriko du.
Programak lan-merkaturako sarbidea erraztuko die Gipuzkoan bizi diren 28 eta 30 urte arteko 60 gazte tituluduneri, prestakuntza espezializatua edo tituluaren osagarria ez ezik, enpresen barruan praktikak egiteko aldi bat ere ematen duen prozesuaren bitartez. Era berean, lanbide-profilen eskaria eta eskaintza egokitzea da programaren xedea.
Kutxarekiko hitzarmena ezaugarri horiekin Zabaletak gidatzen duen Sailak sinatu duen hirugarrena da, BBKrekin eta Vital Kutxarekin sinatutakoen ondoren. Banketxe eta enpresaburuen elkarteekiko hitzarmenak Euskadi '09 Planaren barruan kokatzen dira.