EUSKADI.-Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkari berriak

Actualizado: miércoles, 1 julio 2009 18:06

BILBO, 1 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izendatu du nortzuk beteko duten Sail honetako ordezkaritzetako zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lurralde bakoitzean. Bihar bertan sartuko da indarrean izendapena, eta lanean hasiko dira.

Gaurko egunean zehar, kargu zaharrak eta berriak bildu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizko egoitzetan, ahalik eta ondoen ordezka daitezen. Bilera horietan, goi-kargudun horiek ez ezik, Marian Ozcariz Hezkuntzako sailburuordea eta David Urzainki Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea ere izan dira: lehenengoa Bizkaian eta Araban eta bigarrena, berriz, Gipuzkoan.

Lurralde-ordezkari berriek zaharrekin batera ibili dira Eusko Jaurlaritzako bulegoetatik eta bertan lan egiten duten teknikari eta administrariekin hitz egin dute.

Bihartik aurrera, hauek izango dira Hezkuntza Sailak lurralde bakoitzean izango dituen kargu berriak : Ana Valenciaga Bizkaiko lurralde-ordezkaria, orain arte Sestaoko Berritzeguneko zuzendaria izandakoa; Jose Torres Hezkuntzako Donostiako ikuskaria Hezkuntzako Gipuzkoako lurralde-ordezkari izendatu dute eta Marian Jauregi Ospitaleko Ikasgelako irakaslea, berriz, Hezkuntzako Arabako lurralde-ordezkari.