EUSKADI.-EuskoTranek aldaketa batzuk egingo ditu astelehenean Bilboko tranbiaren zerbitzuan, Erregeen desfilea dela eta

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 2 enero 2009 16:28

BILBO 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek aldaketa batzuk sartuko ditu datorren astelehenean Bilboko tranbiaren zerbitzuan, 18:30etatik 20:00etara gutxi gorabehera, Errege Magoen desfilea dela eta, konpainiak gaur jakinarazi duenez.

Horrela, 18:30etatik 21:30etara, zerbitzua moztu egingo da Antso Jakituneko eta Angulemako geralekuen artean. Epe horretan, tranbiek Ibaiondo-Antso Jakituna ibilbidea egingo dute, bi noranzkoetan.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 54 32 10 informazio zenbakira deitu dezakete edo tranbiaren www.euskotran.es webgunean sar daitezke.

Contenido patrocinado