EUSKADI.-EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean Athletic-Xerez partida dela eta

Actualizado: viernes, 5 febrero 2010 11:39

BILBO, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzuaren maiztasuna areagotuko du igandean, San Mamesen arratsaldeko 17:00etan hasita Athleticek eta eta Xerezek jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko, konpainiak jakinarazi duenez.

Horrela, EuskoTranek hamar minutuko maiztasuna eskainiko die erabiltzaileei arratsaldeko 15:30ak eta 17:00ak bitartean. Horrez gain, konpainiak beste hiru zerbitzu berezi jarriko ditu Pio Barojatik Basurtorantz, 16:16an, 16:26an eta 16:36an.

Norgehiagoka amaitu ondoren, EuskoTranek Basurto, San Mames eta Sabino Arana geralekuetatik Atxuriko noranzkoan tranbiaren hiru zerbitzu berezi eskainiko ditu igandeetako ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei eta igandeetako ohiko zerbitzuei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans txartela erabiltzea gomendatzen du. Argibide gehiago eskuratzeko erabiltzaileek informazio telefonora dei dezakete edota konpainiaren webgunea kontsulta ditzakete: 902 543 210 eta www.euskotran.es.