EUSKADI.-EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du biharko eta ostiraleko arratsaldeetan, prozesioen ondorioz

Actualizado: miércoles, 8 abril 2009 13:20

BILBO, 8 Abr. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek aldaketa batzuk egingo ditu biharko eta ostiraleko arratsaldeetan Bilboko tranbiaren zerbitzuan, Aste Santua dela eta Bizkaiko hiriburuan egingo diren prozesioen ondorioz, EuskoTraneko iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, prozesio horiek tranbiaren ibilbidearen ingurutik igarotzen diren bitartean, konpainiak Atxuri - Pio Baroja zatiko ohiko zerbitzua kenduko du, eta tranbiak egingo duen ibilbidea Pio Baroja - Basurto zatira mugatuko da.

Informazio gehiago eskuratu ahal izateko, erabiltzaileek tranbiaren 902 54 32 10 informazio zenbakia eta www.euskotran.es webgunea erabili ditzakete.