EUSKADI.-EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du bihar Athletic-Anderlecht partida dela eta

Actualizado: miércoles, 17 febrero 2010 12:57

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du bihar, San Mamesen gaueko 21:05ean hasita jokatuko den Athletic Club eta RSC Anderlecht taldeen Europe League txapelketako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko, konpainiak gaur jakinarazi duenez.

Horrela, astegunetan eskaini ohi duen hamar minutuko maiztasunaz gain, EuskoTranek beste hiru zerbitzu berezi jarriko ditu erabiltzaileentzat Pio Barojatik Basurturantz, 20:16an, 20:26an eta 20:36an.

Norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren bi zerbitzu berezi eskainiko dira Basurtu, San Mames eta Sabino Arana geralekuetatik Atxuriko noranzkoan astegunetako azken zerbitzuak indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Argibide gehiago eskuratzeko erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakira dei dezakete edota konpainiaren www.euskotran.es webgunea kontsulta ditzakete.