Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 17/03/2010 17:57
EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzuaren maiztasuna areagotuko du larunbatean, arratsaldeko 18:00etan hasita Athletic Club eta Getafe C.F. taldeek San Mamesen jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak asetzeko, konpainiak gaur jakinarazi duenez.
Horrela, EuskoTranek erabiltzaileei hamar minutuko maiztasuna eskainiko die 16:30etatik 18:00ak arte. Horrez gain, konpainiak beste hiru zerbitzu berezi jarriko ditu Pio Barojatik Basurtorantz, 17:16an, 17:26an eta 17:36an.
Norgehiagoka amaitu ondoren, EuskoTranek Basurto, San Mames eta Sabino Arana geralekuetatik Atxuriko noranzkoan tranbiaren bi zerbitzu berezi eskainiko ditu larunbatetako ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.
Tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Argibide gehiago eskuratzeko erabiltzaileek informazio telefonora dei edota konpainiaren webgunea kontsulta dezakete: 902 543 210 eta www.euskotran.es.