EUSKADI.-EuskoTrenek 26,2 milioi bidaiari eraman zituen 2008an, horietatik ia 18 milioi trenez

Actualizado: lunes, 16 febrero 2009 18:23

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Guztira 26.251.946 pertsonek erabili zituzten EuskoTrenen garraio zerbitzuak 2008. urtean. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak ustiatzen dituen garraio mota guztien artean, trena izan da eskari handiena duena, EuskoTreneko tren zerbitzuak 17.940.504 lagunek erabili baitzituzten.

Horrela, Topoaren linean (Lasarte Oria-Donostia-Hendaia) 6.994.603 erabiltzaile izan ziren, eta Eibar-Donostia zatian, 2.612.234. Halaber, Ermua eta Eibar arte "tranbia" zerbitzuak 1.447.129 pertsona garraiatu zituen.

Bilbo-Ermua zatiari dagokionez, 3.390.302 lagunek erabili zuten, eta Zornotza-Bermeo adarrak 1.074.310 erabiltzaile izan zituen,

Txorierriko linea (Bilbo/Deustua-Lezama) 2.205.520 pertsonek erabili zuten bitartean. Larreinetako funikularran 181.749 lagun igo ziren, eta lurrun trenek (Azpeitiko Museoa-Lasao zatia) 34.658 erabiltzaile izan zituzten.

Tranbiari (EuskoTran) dagokionez, 2.957.893 pertsonek erabili zituzten Bilboko eta Gasteizko tranbien unitate berdeak; horietatik 2.846.713 bidaiari Bilboko tranbian ibili ziren eta 111.180 Arabako hiriburukoan (Gasteizko Tranbiaren zerbitzua abenduaren 23an jarri zen martxan).

Amaitzeko, EuskoTrenek kudeatzen dituen autobus zerbitzuek bost milioi bidaiari baino gehiago izan zituzten 2008an: 2.824.593 pertsonek erabili zuten garraio mota hori Gipuzkoan eta 2.528.956 lagunek Bizkaian.

MERKANTZIEN GARRAIOA

Bestalde, 2008. urtean, EuskoKargok 183.317 tona garraiatu zituen, eta garraiaturiko merkantzia gehienak, ArcelorMittal enpresak Asturiasen eta Lesakan dituen instalazioen artean garraiaturiko altzairuzko bobinak izan ziren. Burutu diren gainerako trafikoak (7.434 tona) altzairuzko zilindroak eta siderurgiako bestelako produktuak izan dira.

EuskoKargok datozen urteetan urteetan burutzea aurreikusi dituen garraio azpimarragarrienen artean daude altzairuzko bobinak, Asturiaseko eta Euskal Herriko Altzairu lantegien artean; siderurgikoak eta bestelako merkantzia mota batzuetakoak, Bermeoko eta Pasaiako portuen eta Kantaurialdeko kostaldeko zenbait punturen artean.

Halaber, jatorria edota helmuga Azpeitian duten totxoa eta txatarrak eta Irun/Hendaiako lotura intermodalean sortutako hainbat motako merkantziak (siderurgikoak, edukiontziak, egurra eta abar) garraiatzea ere aurreikusi du.