EUSKADI.-EuskoTrenek 54 tren eskainiko ditu urtarrilaren 19ko gauean Topoan eta Kostaldeko linean, Donostiako Danborrada dela eta

Actualizado: viernes, 15 enero 2010 15:10

DONOSTIA, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak 54 tren zerbitzu eskainiko ditu urtarrilaren 19ko gauean Topoan (Lasarte Oria - Hendaia) eta Kostaldea linean (Zumaia - Donostia), 2010eko Donostiako Danborrada ospatuko baita.

Konpainiak jakinarazi duenez, gaueko trenen 54 zirkulazioetatik 38 Topoan eskainiko dira eta 16 Kostaldeko linean. Oinarrian, Topoan ordu erdiko maiztasuna eskainiko da eta ordu batekoa Kostaldea linean.

Halaber, urtarrilaren 20an EuskoTrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du, Haurren Danborrada dela-eta egon daitezkeen garraio beharrei erantzun ahal izateko. Horrela, Donostia (Amara) eta Errenteria artean 15 minutuz behin ibiliko dira trenak, ia egun osoan, eta Donostia (Amara) eta Zumaia artean 30 minutuz behin, ia egun osoan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek ordutegiak kontsulta ditzakete beraien ohiko geltokian edo 902 543 210 informazio zenbakira deituz.